martes, 7 de enero de 2014

Eraginak

Orain arte seguraski badakigula zer den musikoterapia, baina zeintzuk dira haren eraginak? Jarraian laburki azalduko ditugu.

  • Fisiologia: aldaketak eragiten ditu bihotzaren eta arnasaren erritmoan eta baita giharretako tentsioan ere. 
  • Komunikazioa: arazoak eta kezkak adieraztera bultzatzen du. 
  • Afektibitatea: garapen emozional eta afektiborako lagungarri da. 
  • Sentsibilitatea: entzumena eta ukimena areagotu egiten ditu. 
  • Mugimendua: aktibitatea eragin eta mugimendu-koordinazioa hobetu egiten du. 
  • Soziabilitatea: gizarte-harremanak bideratzen ditu. Erabilera 
  • Heziketan: Ikasketa prozesuan lagungarri da eta garapen pertsonala eta ikasketako ezgaitasunak gainditzen lagundu egiten du. 
  • Psikoterapeutikoa: arazo psikologikoak konpontzen eta portaera ezarriak aldatzen laguntzen du. 
  • Medikuntzan: laguntza psikologiko eta fisikoa ematen die (mina gutxitzen lagun dezake) kirurgia, gaixotasun terminalak, zainketa bereziak eta antzekoak bizi dituzten pazienteei. 
  • Psikiatrikoa: gaixoen autoestimua eta komunikazio gaitasuna areagotu egiten du. 
  • Geriatrikoak: soziabilitatea, memoriaren zainketa, jarduera fisikoa eta errealitatean orientatzeko gaitasuna bultzatzen ditu pertsona nagusien artean. 
  • Bergizarteratzea: Drogazaleak desintoxikatzeko prozesuan lagungarri da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario