Astekaria


LEHENENGO ASTEA

Bi egun hauetan ordenagailuak duten osagaiak eta haien definizioak ikasi genituen, hala nola, programa irekia eta librea, software, hardware, etab.

Hardware: ordenagailu baten zati fisiko eta ukigarriei dagokie, bere osagai elektriko, elektroniko, elektromaniako eta mekanikoak; softwarearen kontrakoa, izan ere, honek osagai ukiezinei egiten baitie erreferentzia.

Software: ordenagailuaren atal logikoa da. Hots, hardwarea abiarazteko balio duen programa eta agindu sorta.

Programa irekia eta librea: Ez da berdina programa bat irekia edo librea izan. Programa bat irekia baldin bada, modifika daitekela esan daiteke, baina batzuetan ez da dohainik izaten. Programa librea, aldiz, dohainik erabili dezakegula esan nahi du.


Honetik aparte, Google-ek ematen dizkigun aukerak aztertu genituen, hala nola, gmail, blogger, edota drive.

Lehenengo eta behin eta askok ezagutzen genuena, Gmail da. Oso interesgarria den programa bat da Gmail, ez bakarrik korreoak bidaltzeko baita zure kontaktuekin hitz egiteko balio baitu. Honen barnean dauden atalak ere ikusi ditugu, adibidez etiketak edota filtroak ere.



Jarraituz, Drive programa ere egon ginen aztertzen.Programa hau oso interesgarria dela deritzot, hainbat pertsonen artean eraldatu baitaiteke dokumentu bat. Talde lanean lan egiteko primerazko aukera da.


Bukatzeko, Blogger ikusi genuen. Blogak sortzeko erraminta da eta orain erabiltzen ari garen programa da. Gailu honekin argazkiak, bideoak zein testuak zintzilikatu daitezke internetera eta hainbat pertsonekin konpartitu.




Honekin lehenengo asteko bi saioak amaitu dira, oso aberasgarriak izan dira, nahiz eta ia programa guztiak ezagutu, egunero zer edo zer berri ikasten da.


BIGARREN ASTEA

Bigarren aste honetan blogak ematen dituen aukerak ikusi ditugu. Adibidez ikusi dugu, nola aldatu blogaren diseinua, argazkiak eta bideoak nola igo, edota etiketak nola jarri.

Gainera, ikusi dugu argazki guztiak ezin direla gure blogean sartu, baimen batzuk baitaude. Web orri bat ikusi genuen gure bloga baimena hauek edukitzeko, hain zuzen ere, Creative Commons.

Klase honetan ikasitakoa oso baliagarria izan da niretzat, blogen oinarrizko gauzak ezagutzen bainuen eta baimenen kontua ez nekien ezer ere ez.
Ikasitako guztiarekin eta nire jakintzekin espero dut blog eder bat egin eta Haur Hezkuntzarako baliogarria dena sortzea.



HIRUGARREN ASTEA

Aste honetan taldeko proiektuarekin hasi gara, lanaren lehenengo urratsak emanez. Taldeko eraketa fitxa egin genuen, taldeak modulu lanekoak mantentu genituen, eta kasuari buruz egon gara hitz egiten taldekideen artean. Gainera, lehenengo akta honetan partaide bakoitzaren rola ezarri genituen (bozeramailea, teknikaria...).

Hirugarren aste honetan ere, "Los jetas y los pasotas" testua aztertu genuen. Irakurri genuen etxean eta komentatu klasean guztion artean. Web siteakin jarraituz,  2. emangarria egiten egon ginen eta amaitu ere, nahiz eta gero hipotesiak guztiz aldatu. Beraz, hipotesiak, mapa kontzeptuala eta kronograma egin genituen. Hona hemen gure web sitea:




LAUGARREN ASTEA

Aste honetako bi saiotan web sitea jarraitzen aritu gara. Bi egun hauetan gaitasun digitalak egon gara jorratzen. Lehenengo eta behin mapa kontzeptuala hobetu genuen eta hipotesiak goitik behera aldatu genituen. Geroago, taldekide guztien artean gaitasun digitalen arteko eztabaida eduki genuen eta ondorio batzuk atera genituen. Bukatzeko, klase guztia egon ginen gai baten inguruan eztabaidatzen: IKTak Haur Hezkuntza bai ala ez?

Gehiangoek esan zuten Haur Hezkuntzan ez zela beharrezkoa, Lehen Hezkuntza baizik, gomendagarria da. Nire iritzia hortik bideratuta dago ere. Haur Hezkuntzan erabili daiteke baina irakaslearen material bezala haurrekin erabiltzeko, ez eurek bakarrik erabiltzeko.




BOSGARREN ASTEA

Aste honetan Delicious gailua ikusi dugu. Delicious, "marcadores" edo "favoritos" deitzen diogunak gordetzeko erabiltzen da, baina hauek sarean gordetzen dira eta ez bakoitzaren ordenagailuan. Gainera, talde lanarekin jarraituz link ezberdinak aztertu behar genituen taldeka eta etxean egitea erabaki genuen, gero klasean taldekideen artean komentatzeko.

Hurrengo egunean guztiak irakurri eta Irantzurena aukera genuen, osatuena baitzen. Aukeratu ostean, klase guztiaren aurrean atera zen bere web-aren aurkezpena egiteko eta esan beharra dago primeran egin zuela. Zorionak Irantzu!!!




SEIGARREN ASTEA

Aste hau gogorra izan da, lanaren alde garrantzitsuenak egin behar baikenuen, hau da, zertarako erabili ordenagailu hori?

Hausnarketa txiki bat egin ostean, gehigarri bezala blog bat eratzea erabaki genuen.



Blog honetan hainbat alor ukitzen ditugu, hala nola, umeak, irakasleak eta gurasoak. Hauentzako egokiak diren hainbat jarduera prestatu ditugu, gure ustez baliogarriak direnak. 

Gainera, klase bukaeran irakasleak hainbat tresna aukeratu zituen gure blogean edo web sitean erabiltzeko, hala nola, bomomo, voki eta glogster.

Astea bukatzeko azken gauzak sartu genituen blogean eta web sitean, hurrengo astean baitzen presentazioa.


ZAZPIGARREN ASTEA

Astearen lehenengo egunean web sitea eta bloga bukatzen aritu ginen, oso gutxi falta zen, baina dana polit-polit jarri genuen, hurrengo egunean presentazioa baitzen. Akatsak ez zeudenez erabaki genuen bakoitzak zer azaldu behar zuen, nire partea blogaren presentazioa izango da, ea zer moduz dihoan.

Gaur, eguna iritsi da, klaseko azken eguna da. Lauhilabete zaila izan da, nahiz eta motza izan oso gogorra izan da, lan asko baikenituen hilabete urrietan. Hala ere, proiektu polita izan dela deritzot, herraminta dezente ikusi baititugu, erabilgarriak izango direnak etorkizun batean.

Bukatzeko esan beharra daukat, presentazioa primeran gelditu zela, guztia esan genuen eta pozik gelditu ginen gure lanarekin.


AUPA TXILIPURDI!

No hay comentarios:

Publicar un comentario